Enare Muniategi

  • 2021ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa Getxon izan da, azaroaren 7an. Algortako Muxikebarri antzokian lehiatu dira Enare MuniategiEneko AldanaJosune AramendiKoldo MuñizMalen Amenabar eta Unai Mendiburu bertsolariak. Gai-jartzailea Oier Iturralde Fernandez ‘Atano’ izan da.

    Saioaren irabazlea Josune Aramendi izan da 458 punturekin, eta zuzenean sailkatu da azaroaren 21ean Etxebarrian jokatuko den finalaurrekoan. Unai Mendiburu eta Eneko Aldana bigarren eta hirugarren izan dira, hurrenez hurren.

    Hurrengo saioa Etxebarrian izango da, azaroaren 21ean, Gorka Pagonabarraga, Ibon Ajuriagojeaskoa, Imanol Uria, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Paule Loizaga bertsolariekin.

    Informazio gehiago Bertsozale elkartearen webgunean.