Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehenengo final-laurdena ospatu zen Andoainen urriaren 19an. Bastero Kultur Etxean aritu ziren Iñaki Apalategi Astigarraga, Beñat Iguaran Amondarain, Unai Mendizabal Jauregi, Eñaut Martikorena Lizaso, Asier Azpiroz Iztueta eta Iban Urdangarin Lardizabal bertsolariak. Eñaut Martikorenak lortu zituen puntu gehien, 476 puntu, eta azaroaren 17an Arrasateko final-erdian kantatuko du.