25. urteurrena

1)    Irudia eta mezua

Logoa


-    1995ean, Zuriñe Asteasu diseinatzaile gasteiztarrak sortu zuen gure eskolaren hasierako logoa (betikoa), Elkarte egin ginen urtean, hain zuzen ere.
-    2005ean, Aitor Zumalabe diseinatzaile bilbotarrak sortu zuen 25. urteurreneko logoa, Zuriñeren diseinuan oinarrituta.

Leloa


-    Hasierako logoan buru bi ikusten dira, bertsolari bi, gure eskolaren helburu nagusia aspalditxotik  bertsolariak sortzea baita; eta idazkun hauxe: Algortako Bertsolari Eskola, gure eskolaren izaera beti eskualde mailakoa izan bada ere, lehenbiziko pausoak Algortan eman baikenituen.

-    25. urteurreneko leloa hauxe izan zen:


Hogeita bost urte
bertsoa bitarte


Lelo horren bitartez azpimarratu nahi izan genuen denbora luzez aritu ginela bertsogintzan, beste barik.