Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa

  • Arabako binakako bertsolari txapelketako lehen edizioaren finala maiatzaren 22an jokatuko da, larunbatean, Legutioko kiroldegian. Bertan lehiatuko dira Martin Abarrategi eta Manex Agirre, Unai Andaeta Iñaki Viñaspre,eta Oihane Perea eta Manu Bendalabertsolari bikoteak.

  • Arabako binakako bertsolari txapelketaren lehen finalerdia Amurrioko antzokian jokatu zen maiatzaren 8an, 17:30ean.

    Oier Azkarraga gai-jartzaile zela hiru bikote hauek lehiatu ziren: Irati Anda Villanueva (Gasteiz) eta Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz), Oihane Perea (Zalduondo) eta Manu Bendala Garcia-Donas (Sevilla-Gasteiz), eta Unai Anda Delika (Ametzaga) eta Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku).

    Ariketa guztiak egin ondoren, Unai Anda eta Iñaki Viñasprek lortu zuten puntu gehien, 674,5 puntu,eta maiatzaren 22an jokatuko den finalera pasatu ziren.

    Informazio gehiago Bertsozale Elkarteko webgunean.

  • Arabako binakako bertsolari txapelketaren bigarren final laurdena Araiako Andra Mari aretoan jokatu zen apirilaren 18an, 17:30ean. 

    Gai-jartzaile Nieves Del Alamo egon zen, eta kantuan 3 bikote hauek: Eli Zaldua Barquín (Gasteiz) eta Aitor Ugarte Eriz (Aramaio), Martin Abarrategi Sarrionandia (Aramaio) eta Manex Agirre Arriolabegoa (Aramaio), eta Peru Abarrategi Sarrionandia (Aramaio) eta Beñat Garaio Mendizabal (Gasteiz).

    Ariketa guztiak egin ondoren, Manex Agirre eta Martin Abarrategik lortu dute puntu gehien, 474 puntu.

    Informazio gehiago Bertsozale Elkarteko webgunean.

  • Arabako binakako bertsolari txapelketako bigarren finalerdia Gasteizko Felix-Petite antzokian izan zen maiatzaren 9an, 17:30ean.

    Eli Plazaola izan zen hiru bikote hauen gai-jartzailea: Martin Abarrategi Sarrionandia eta Manex Agirre Arriolabengoa, Peru Abarrategi Sarrionandia eta Beñat Garaio Mendizabal, eta Xabi Igoa Eriz eta Felipe Zelaieta Txurruka.

    Ariketa guztiak egin ondoren, Martin Abarrategi eta Manex Agirrek lortu zuten puntu gehien, 662,5 puntu, eta maiatzak 22ko finalera pasatu ziren.

    Informazio gehiago Bertsozale Elkarteko webgunean.

     

  • Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako lehen edizio honetako lehen final laurdena Izarrako Kultur Etxean egin zen apirilaren 17an, 17:30ean, Lierni Altunagai-jartzaile zela.

    Hiru bertsolari bikote lehiatu ziren: Felipe Zelaieta Txurruka (Gasteiz) eta Xabi Igoa Eriz (Aramaio), Unai Anda Delika (Ametzaga) eta Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku), eta Andere Arrioabengoa Bengoa (Aramaio) eta Xabi Antia Zuaznabar (Gasteiz).

    Ariketa guztiak egin ondoren, Iñaki Viñaspre eta Unai Andak lortu dute puntu gehien, 469 puntu.

    Informazio gehiago Bertsozale Elkarteko webgunean.

  • Arabako binakako bertsolari txapelketako finala Legutioko kiroldegian jokatu da maiatzaren 22an, 17:30ean.

    Bikote finalistak hauek izan dira: Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku) eta Unai Anda Delika (Ametzaga), Martin Abarrategi Sarrionandia (Aramaio) eta Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio), eta Manuel Bendala Garcia-Donas (Sevilla-Gasteiz) eta Oihane Perea Perez de Mendiola (Zalduondo). Nieves del Alamo izan da aurkezlea eta Eli Plazaolak eman ditu gaiak.

    Saioaren bukaeran, ariketa guztiak amaituta, Manex Agirre eta Martin Abarrategi nagusitu dira 828 punturekin eta, beraz, Arabako Binakako lehen edizioko txapeldunak dira.

    Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.

  • Arabako binakako bertsolari txapelketaren azken final laurdena Oiongo zinema aretoan egin zen apirilaren 24an, 17:30ean.

    Kantuan bikote hauek egon ziren: Oihane Perea (Zalduondo) eta Manu Bendala Garcia-Donas (Sevilla-Gasteiz), Rikardo Gonzalez de Durana (Oreitia) eta Ander Aranburu Amenabarro (Gasteiz), eta Irati Anda Villanueva (Gasteiz) eta Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz). 

    Ariketa guztiak egin ondoren, Irati Anda eta Aroa Arrizubietak lortu zuten puntu gehien, 467,5 puntu.

    Informazio gehiago Bertsozale Elkarteko webgunean.

  • Aurten jokatuko diren txapelketak honako hauek dira:

     

      Bizkako Bertsolari Txapelketa 2023   
     Kanporaketak   Finalaurrekoak  Finala
     Mungia Urriaren 1a  Berriz Azaroaren 11  Bilbo  Abenduaren 16a
     Gernika-Lumo Urriaren 8a  Santurtzi Azaroaren 18a    
     Arrigorriaga Urriaren 15a  Lemoa Azaroaren 25a    
     Erandio Urriaren 22a        
    Igorre Urriaren 29a        
    Lekeitio Azaroaren 1a        

     

     Bizkako Taldekako Bertsolari Txapelketa 2024
    Kanporaketak Finalaurrekoak eta finala
     Gernika-Lumo Martxoaren 15a Arrigorriaga  Maiatzaren 25a
     Bilbo Apirilaren 12a    
     Zalla Apirilaren 12a    
     Getxo Apirilaren 17a    
    Leioa Apirilaren 20a    
    Urduliz Apirilaren 20a    
    Zornotza Apirilaren 28a    
    Iurreta Maiatzaren 3a    

     

  • Aurten jokatuko diren txapelketak honako hauek dira:

     Bizkako Taldekako Bertsolari Txapelketa 2022
    Kanporaketak Finala  
     Barakaldo  Martxoaren 25a  Larrabetzu  Maiatzaren 28a
     Zornotza  Apirilaren 9a    
     Mungia  Apirilaren 29a    
      Getxo  Apirilaren 29a    
     Iurreta  Apirilaren 29a    
    Markina-Xemein  Apirilaren 29a    
    zehazteko Apirilaren 30a    
    Arrigorriaga Maiatzaren 13a    

     

     Bizkako Bertsolari Txapelketa 2021
    Kanporaketak Finalaurrekoa Finala 
     Durango Urriaren 3a  Etxebarria Azaroaren 21a  Bilbo Abenduaren 18a
     Igorre Urriaren 9a  Galdakao Azaroaren 28a    
     Ortuella Urriaren 16a  Larrabetzu Abenduaren 4a    
     Mungia Urriaren 23a        
     Elorrio Urriaren 30a        
     Getxo Azaroaren 7a        

     

     

     Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2021
    Final-laurdenak Finalaurrekoa Finala 
    Izaba Urriaren 2a  Altsasu Azaroaren 1a  Iruñea Azaroaren 28a
    Tafalla Urriaren 9a  Berriozar Azaroaren 6a    
    Zangoza Urriaren 10a  Leitza Azaroaren 14a    
    Doneztebe Urriaren 16a        

     

     

     XILABA 2021
     Kanporaketak Final Aitzinekoa   Finala 
    Makea Irailaren 18a Maule Urriaren 16a  Donibane Lohizune Azaroaren 13a
    Muskildi Irailaren 25a Bardoze Urriaren 23a    
    Hiriburu Urriaren 2a Izpura      
    Gabadi Urriaren 9a        

     

     ARABAKO BINAKAKOA 2021
    Final laurdena Final erdia Finala 
    Izarra Apirilaren 17a Amurrio Maiatzaren 8a Legutio Maiatzaren 22a
    Araia Apirilaren 18a Gasteiz Maiatzaren 9a    
    Oion Apirilaren 24a