JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Larunbatean, martxoak 23, Jone Uriak irabazi zuen 2024ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa. Finalaurrekoak Algortako Villamonte, Saniko eta Katea tabernetan jokatu ziren, eta finala Azebarrin: Finalean 6 bertsolari lehiatu ziren: Oier Aizpurua, Imanol Uria, Jone Uria, Kerman Diaz, Peru Vidal eta Paule LoizagaKerman eta Jone heldu ziren buruz burukora, eta azkenean Jonek jantzi zuen txapela. ZORIONAK!!!

  •  Apirilean euri aunitz, eta anitzak ere badira hil honetaklo bertso txapelketak eta plazak. Bizkaiko taldekakoa, Hendaiako sariketa, Kanpomartxo: hona hemen ALBEko bertsolariek non kantatuko duten apirilean zehar.

  • Asteazkenean, apirilak 17, 2024ko Bizkaiko taldekako txapelketaren laugarren kanporaketa jokatuko da Algortan. Lea Artibaiko LeartiBai+ taldea eta eskualdeko Karidadeko masokistak taldea 19:00etatik aurrera batuko dira. Irabazleak maiatzaren 25eko Arrigorriagako finalaurrekoetarako txartela lortuko du. Animo!

  • Hemen dator urteroko bertso bazkari klasiko udaberritsua. Maiatzaren 18an, zapatuan, Euskal Herriaren mutur biak batuko ditugu mahaiaren bueltan, Sustrai Colina urruñar iruindartuaren eta Jone Uria algortarraren bertsoak lokarri direla. Getxoko Benta kultur elkartearen lokal zaharberrituan bazkalduko dugu, Aritz Landeta bertako partaide eta ALBEkidearen bitartekaritzari esker. 

  • ALBEko German Kortabarriak bigarren saria irabazi du Bertsopentsiotan I. Bertso Jarrien Lehiaketan, Francoren mende jaioak gara izeneko bertso sortarekin. Lehenengo saria Rikardo Gonzalez de Duranak irabazi du eta hirugarrena Jesus Peñagarikanok. Guztira 60 bertso sorta aurkeztu ziren. ZORIONAK, German, gozatu sariaz eta segi bertsoak idazten eta kantatzen!

  • Otsailetik maiatzera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Lauhilekoa bertsoz bete-betea dator, gorde datak zuen egutegietan!

  • Bertsotan ikasi nahi baduzu, oraintxe duzu aukera! ALBEren heldu hasiberrien taldean eta gazteen taldean izena emateko epea zabalik dago. Anima zaitez eta eman izena!

Hurrengo ekitaldiak:
17
Bizkaiko Taldekakoa 2024: Algortako saioa
19:00etan
20
Bizkaiko Taldekakoa 2024: Leioako saioa
19:00etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2024-04-15

Hemen dator urteroko bertso bazkari klasiko udaberritsua. Maiatzaren 18an, zapatuan, Euskal Herriaren mutur biak batuko ditugu mahaiaren bueltan, Sustrai Colina urruñar iruindartuaren eta Jone Uria algortarraren bertsoak lokarri direla. Getxoko Benta kultur elkartearen lokal zaharberrituan bazkalduko dugu, Aritz Landeta bertako partaide eta ALBEkidearen bitartekaritzari esker. 

Argitaratze data: 2024-04-13
Argitaratze data: 2024-04-08

 Apirilean euri aunitz, eta anitzak ere badira hil honetaklo bertso txapelketak eta plazak. Bizkaiko taldekakoa, Hendaiako sariketa, Kanpomartxo: hona hemen ALBEko bertsolariek non kantatuko duten apirilean zehar.

Argitaratze data: 2024-03-25

Larunbatean, martxoak 23, Jone Uriak irabazi zuen 2024ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa. Finalaurrekoak Algortako Villamonte, Saniko eta Katea tabernetan jokatu ziren, eta finala Azebarrin: Finalean 6 bertsolari lehiatu ziren: Oier Aizpurua, Imanol Uria, Jone Uria, Kerman Diaz, Peru Vidal eta Paule LoizagaKerman eta Jone heldu ziren buruz burukora, eta azkenean Jonek jantzi zuen txapela. ZORIONAK!!!

NBT 2021: Doneztebeko final-laurdena

2021ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako laugarren final-laurdena urriaren 16an izan da Doneztebeko zineman. 17:30ean, 200 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Egoitz Gorosterrazu ElizagoienEkain Alegre GilIker Gorosterrazu ElizagoienJosu Sanjurjo AlzuriJulio Soto Ezkurdia eta Sahats Aleman Sadaba bertsolariak.

Julio Soto izan da 387 punturekin saioaren irabazlea eta zuzenean sailkatuko da azaroaren 14an Leitzan egingo den finalaurrekora. Josu Sanjurjo eta Iker Gorosterrazu bigarrren eta hirugarren izan dira, hurrenez hurren.

Hurrengo saioa Altsasun izango da azaroaren 1ean, Ekhiñe Zapiain, Endika Legarra, Eneko Fernandez, Erika Lagoma, Oier Lakuntza eta Xabat Illarregi bertsolariekin.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: