ARABAKO BINAKAKOA: Oiongo saioa

Arabako binakako bertsolari txapelketaren azken final laurdena Oiongo zinema aretoan egin zen apirilaren 24an, 17:30ean.

Kantuan bikote hauek egon ziren: Oihane Perea (Zalduondo) eta Manu Bendala Garcia-Donas (Sevilla-Gasteiz), Rikardo Gonzalez de Durana (Oreitia) eta Ander Aranburu Amenabarro (Gasteiz), eta Irati Anda Villanueva (Gasteiz) eta Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz). 

Ariketa guztiak egin ondoren, Irati Anda eta Aroa Arrizubietak lortu zuten puntu gehien, 467,5 puntu.

Informazio gehiago Bertsozale Elkarteko webgunean.