Argitaratze data: 2023/06/13

Urtero bezala, Egizu elkarteak Umeen San Juan Sua antolatu du Algortako San Nikolas plazan, haur eta gaztetxoentzako hainbat ekintza biltzen dituen ekitaldia. Ekintza horien artean, June Diaz, Maialen Lago eta Peio Lago ALBEko bertsolariak kantuan izango dira 20:30ean.Egitarau osoa Egizuren webgunean duzue ikusgai.

Argitaratze data: 2023/06/06

Erandio Goikoako Gorpuzti jaiak ekainaren 8tik 11ra ospatuko dira. Larunbatean, ekainaren 10ean, ALBEk eta Jai batzordeak bertso saioa antolatu dute Goikolanda plazan. Kantuan Kerman Diaz, Paule Loizaga, Asier Alcedo eta Inazio Vidal izango ditugu, Iñaki Beitia Arbilduren gidaritzapean.

Argitaratze data: 2023/06/01

Ekainetik irailera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Ikusiko duzuenez, lauhileko bete-betea dator, bertsoari dagokionez. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Gorde datak zuen egutegietan!

Argitaratze data: 2023/05/30

ALBEk 1999. urtean hasitako tradizioari jarraituz, Sustrai Colina eta Joanes Illarregi bertsolariak Algortako Portu Zaharreko balkoietatik kantuan izango ditugu ekainaren 16an. 21:30ean hasiko dira, bertsozaleen gozamenerako. Anima zaitezte!

Argitaratze data: 2023/05/22