ALBEkideak bertsotan izango ditugu Ibilaldian

Igandean, maiatzaren 26an, Bizkaiko ikastolen jaia, IBILALDIA, ospatuko da Getxon. Egunean zehar hainbat ekintza eta ikuskizun egongo dira Algortako gune ezberdinetan: Ereagako hondartzan, Portu Zaharrean, San Nikolas plazan eta San Nikolas ikastolan. Azken gune honetan izango dira kantuan Inazio Vidal, June Diaz, Xabi Paya eta Jone Uria ALBEko bertsolariak, 15:00etan hasita. Hurbildu zaitezte zuek ere txonbo egitera!

Jon Amezaga izango da gai-jartzailea.

Egun osoko egitaraua hemen duzue ikusgai.