Asteartean Getxoko bertso ikasleak Eskolatik Plazara ekimenean elkartuko dira

Heldu da Getxoko bertsolaritza ikasleek plaza erreala dastatzeko eguna. Asteartean, maiatzak 14, goizeko 10:00etan, Eskolatik Plazara ekimenak Areetako Andres Isasi Musika Eskolan batuko ditu, non Miren Amuriza eta Peru Irastortza bertsolariak izango dituzten bidelagun, Nahikari Ayo irakaslearen gidaritzapean. 

 Ekitaldian parte hartuko duten Getxoko hezkuntza zetroak hauek dira: San Nikolas Ikastola, J. Bta. Zabala Ikastetxea, Gobela Ikastola, Andra Mari Ikastetxea, Geroa Ikastola, Romo ikastetxea eta Zubileta Ikastetxea.