Argitaratze data: 2016/04/29

Urteko hitzordu magikoenetako bat bertsozaleontzat. Algortako Portu Zaharra. Etxetxu plaza. Goian ilargia. Balkoietan bertsolari bikainak. Eta behean bertsozaleok. Ez galdu saio gogoangarri honen aurtongo edizioa!

Argitaratze data: 2016/04/27

Aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketak badakar nobedaderik: udaberriko fasea gehitu zaio. Fase horretako saio guztietan ibili dira eta ibili dabiltza ALBEko bertsolariak. Zure animoak eskertuko dituzte! Ez egin huts!

Argitaratze data: 2016/05/03

Dagoeneko martxan da urtero egiten den Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa, gero Euskal Herrikoarekin bat egiten duena. Uribe Kostako bertsolari gazteak ere saio guztietan izango ditugu. Mima ditzagun gure "loretxoak", fruitu ederrak eman ditzaten!

Argitaratze data: 2016/03/21

ALBE-k Bertsozale Elkartearen laguntzaz, gai-jartzailetza eta epailetza ikastaro laburrak egiteko aukera ematen dizue, apirilean izango dira biak 13an eta 20an hurrenez hurren. EMAN IZENA!

Argitaratze data: 2016/02/17

Gazteentzako aukera aparta aurtongo BBK txapelketan. Bizkaiko zortzi bertso eskualdek jokatuko dute sariketa lagunarteko lehia jatorrean eskutik helduta. Guretik ere, ohi legez, kuadrilla polita joango da.
Animo, gazteok! Zuona da plaza!!!

Argitaratze data: 2016/02/04