BALKOITIK BALKOIRA

Urteko hitzordu magikoenetako bat bertsozaleontzat. Algortako Portu Zaharra. Etxetxu plaza. Goian ilargia. Balkoietan bertsolari bikainak. Eta behean bertsozaleok. Ez galdu saio gogoangarri honen aurtongo edizioa!

Eguna: Ekainaren 17a, ostirala

Ordua: 22:00

Tokia: Algortako Portu Zaharreko Etxetxu plaza

Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi eta Jone Uria

 

Bertsolaritzaren historiako lehendabiziko saio dokumentatua Villabonan 1801ean balkoitik balkoira Txabalategik eta Zabalak egin zuten buruz burukoa dugu, eta saio hura gogoan, 1999an abiatu zen Algortako balkoitik balkoirakoa. Lehenengo saioa San Nikolas plazan egin zan eta Lizasok eta Egañak kantatu zuten. Hurrengo urtetik aurrera Portu Zaharreko Etxetxu plazan egiten hasi zen, gaur arte. Saio ikusgarri bezain atsegingarria izaten da beti.