Argitaratze data: 2016/09/22

Heldu da hitza dantzan jartzeko ordua! Iritsi da herria euskal kulturaz blaitzeko tenorea! Urriaren 9an bertsoek, euskal dantzek eta herri doinuek Algorta hartuko dute, alderik alde, HITZAREN DANTZA izeneko euskal kultur festa handian. Jantzi arrantzalez zein baserritarrez eta irten gurekin plazara hitza dantzatzera!!!

Argitaratze data: 2016/09/02
Argitaratze data: 2016/08/30

Uda bete bertso iragarri genuen udaberriaren hondarrean, eta otzara goraino beteta gatoz udagoienaren atarira. Uribe Kosta bertsoz blaitu dugu udaldian zehar, eta orain pozarren gatozkizue bertso-uda jori honek emandakoak erakustera. Esteka hauetan hainbat argazki eder eta bideo entzungarri daukazue, jasotako uzta ederraren erakusgarri. Gozatu begi-belarriz!

Argitaratze data: 2016/08/29

Bertso Eskola guztiok, bertso bizitza propioa izateaz gain, egun bat izaten dogu urtero, gure bizipenak elkar banatzeko. Bertsozale Elkartearen eskutik dator ekimena, eta aurten paraje-paraje suertatu zaigu,; non eta Portugaleten, edo uribekostarrok esaten dugun moduan, "Pórtalten". Irailaren 17an egongo gara! 

Argitaratze data: 2016/08/02

Etxetxo zuriak, harrizko eskailerak, sardina erreen usaina... ba al dago atrezzo ederragorik udako bertso saioetarako? Portu Zaharrak eskaintzen digu aspalditik eszenatoki parebako hori.