Luzatu egin da Errioxaldirako izena emateko epea!

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak urtero antolatu ohi duen Errioxaldirako epea irailaren 5era arte luzatu du, eta bertso-eskola guztiok animatzen gaituzte egunpasa eder horretan parte hartzera. 

Aurten ere, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza eta lantaldeaz gain, bertso-eskolak, eta bazkide guztiok  gonbidatu gura gaituzte elkarregaz egun ederra pasatzera.

Data: irailaren 10a, zapatua.

 

 

Ordutegia eta ibilbidea:
Aurten autobus bi abiatuko dira, bata Larrabetzutik eta bestea Gernikatik, gero Zornotzan batu eta Errioxara denok batera joateko.
Autobus nagusia (55 lagunekoa)

8.10    LARRABETZU (autobideko sarrerako parkingean)

8.30    GETXO (Bidezabaleko metro geltokian)

9.00    BILBO (San Adrianen, Miribilla)

9.30    ZORNOTZA (lanzaderako jendea autobus nagusira pasatu)

Autobus "lanzadera"  (22 lagunekoa)

8.20    GERNIKA (Autobusen geltokian)

9.00    IURRETA (Mahaspe kaleko autobus geralekuan)

9.30    ZORNOTZA (Juantxuren aurreko gasolindegian)

Egitaraua:
Laguardian goiz pasa, Launa Bodegan bazkaria eta Bastidan arratsalde pasa

Itzulera: 00.00tan Bastidatik irten

 

Eskerrik asko eta animatu, egun ederra pasatuko dugu-eta!

 

Edozein zalantza izanez gero, deitu (946812711) edo idatzi (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.) lasai.