HITZA DANTZAN, HERRIA MARTXAN!!!

Heldu da hitza dantzan jartzeko ordua! Iritsi da herria euskal kulturaz blaitzeko tenorea! Urriaren 9an bertsoek, euskal dantzek eta herri doinuek Algorta hartuko dute, alderik alde, HITZAREN DANTZA izeneko euskal kultur festa handian. Jantzi arrantzalez zein baserritarrez eta irten gurekin plazara hitza dantzatzera!!!

 EGITARAUA:

11:00 Hasiera Zanpantzarrekin: Biotz Alai plazatik Villaondoeta plazara.

11:30 Villaondoeta. Arabako dantzak: Txulalai eta San Petrike.

12:00 Villamonte. Zuberoako dantzak: Jauziak.

12:30 Alangobarri. Nafarroako dantzak: Lantz eta Jaurrieta.

13:00 Satistegi. Lapurdiko dantzak: Jauziak.

13:30 Tellagorri. Gipuzkoako dantzak: Agurra, eta Jota eta Arin-arin.

14:00 Telletxe. Behe Nafarroako dantzak: Polka pik eta ZAZPI JAUZI.

 

15:00 Herri bazkaria Biotz Alai plazan.                                         

16:00 Bertso-saioa bazkaltokian bertan.

18:30 Erromeria San Nikolas plazan OXABI taldearekin. Aurretik Bizkaiko dantzak: Banangoa, eta Jota eta Arin-arin.

20:30 Jaialdiaren amaiera eta parte hartzaile guztien agurra, familia-argazkia barne.

 

BERTSOLARIAK: Eneko Abasoko "Abarkas", Oihana Iguaran, Fredi Paia eta Arrate Illaro.

 

BAZKARIA:

Helduak: 12€ / Adin txikikoak: 10€.

Bazkarian izena emateko deitu 605 70 43 85 telefonora edo idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Azken eguna urriaren 4a)