Argitaratze data: 2017/02/14

Ekimen barri bezain kilikagarria abiarazi dau aurton Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, Bizkaiko bertsogintzearen oinarria sendotu eta aldi berean eskualde zein bertso eskolen arteko hartuemonak era ludikoan sustatzeko helburuagaz: BIZKAIKO TALDEKAKOA.

Argitaratze data: 2017/02/02

Bart -2017ko otsailaren 1ean- zendu zen Jon Azpillaga bertsolari bizkaitar ezaguna. ALBEk antolatutako hainbat saiotan kantatuta dago, gehienbat, Getxoko Andra Mariko sanisidrotan, Algortako sninazioetan eta Bihotza Gazten, beti gogotsu eta emonkor.

BETI ARTE, JON!!!

Argitaratze data: 2017/01/24

Otsaila, zezeila edo kataila antzinako tradizio paganoen hila dugu Euskal Herrian, eta euretariko batek, deun baten itxuran maskaraturik, indar handiz eta forma zaharbarriz eutsi dio usadioari.

Erduze ALBEgaz Uribe Kostako kopla zaharrak berpizten eta bertso barriak inprobisatzen!

Argitaratze data: 2017/01/18

Urteroko legez, ABRAko urek aukera emango diete Euskal Herriko sei bertsolari gazteri, bertso-itsasoan igeri eginda, olatu egokia hartu eta plazetaraino iristeko. ABRA SARIAren hamaseigarren edizioa dugu honakoa, eta aurrekoetan bezalaxe, bertsolari gazteak izango dira protagonista.

Argitaratze data: 2016/12/21

Konturatu orduko badoakigu 2016 bertso-urte oparoa. Txapelketa-urtea suertatu zaigu hamaseia Bizkaialdean: hasi eskualdeko txapelketetatik eta Miribillako final handiraino, bertsoz jantzi ditugu han-hemengo aretoak eta frontoiak. Eta plazari begira, Mañukorta bertsolari handiari egin diogu gorazarre, historiako lehendabiziko URREZKO AHOBIA berari emanez.  Zorionak eta bertso-urte berri on!

Argitaratze data: 2016/11/30