SANTA ESKEA 2017

Otsaila, zezeila edo kataila antzinako tradizio paganoen hila dugu Euskal Herrian, eta euretariko batek, deun baten itxuran maskaraturik, indar handiz eta forma zaharbarriz eutsi dio usadioari.

Erduze ALBEgaz Uribe Kostako kopla zaharrak berpizten eta bertso barriak inprobisatzen!

Euskaldun gutxi egongo da, Agate Deunaren deiari muzin egiten diotenak. Eta muzin eginda ere, ez dira lotuko kantarien hotsak eta bertsolarien koplak nonbait entzun barik.

Eguna: Otsailaren 4a, larunbata

Ordua: Egun osoa

Tokia: Andra Mariko estartak eta Algorta

Bertsolariak: ALBE

Entseguak: Martitzenetan, Aldai Patronatuan (Karitate kalea, 1, Algorta) 20:00etan. Azkena urtarrilaren 31n.