ZORIONAK ETA BERTSO-URTE BERRI ON!

Konturatu orduko badoakigu 2016 bertso-urte oparoa. Txapelketa-urtea suertatu zaigu hamaseia Bizkaialdean: hasi eskualdeko txapelketetatik eta Miribillako final handiraino, bertsoz jantzi ditugu han-hemengo aretoak eta frontoiak. Eta plazari begira, Mañukorta bertsolari handiari egin diogu gorazarre, historiako lehendabiziko URREZKO AHOBIA berari emanez.  Zorionak eta bertso-urte berri on!

 

Hamaseia badoa,
hamazazpiak zer?
Badaezpada eskatu
dezagun, aber…
ALBEk bertso-agendan
badakar zeozer,
Euskal Herrian ere
txapelketa laster,
bertsoari esker
zuzen edo oker,
makina bat bazter
genezake azter,
garatzeko hamaika
proiektu eder!


Ikusi hemen 2016ak eman diguna: