Argitaratze data: 2020/05/13

Hileko azken ostegunean, maiatzaren 28an, hitzordua dugu ASE BERTSOZen hurrengo edizioa martxan jartzeko. Aurrekoan bezala, Jitsi bideokonferentzia plataforman elkartuko gara, 20:00etan. Webcam-a eta interneta daukazuela konprobatu bertsoz ase nahi baduzue!

Argitaratze data: 2020/05/01

Gaur, ostirala, beste bertso saio bat izango dugu ikusgai Etxetik Etxeraren kontuan. Beñat Lizaso, Joanes Illarregi, Ane Zuazubizkar, Iker Zubeldia, Iratxe Ibarra eta Asier Aspiroz bertsolariak kantuan hasiko dira 18:30etan, ALBEko Beñat Vidalen gidaritzapean.

Argitaratze data: 2020/04/30

Bihar, maiatzaren 1ean, 5 ALBEkide izango ditugu bertsotan Algortarrok Zaintzen sare herritarrak antolatutako bertso saioan. Onlinean izango da, Algortarrok Zaintzen sareko Youtube kanalean, 18:00etatik aurrera. Ez hutsik egin!

Argitaratze data: 2020/04/16

Apirilaren 25ean Jone Uria eta Aitor Mendiluzerekin afalduko dugu. Larunbatean, 21:00etatik hasita, ALBEko youtube kanalean arituko dira kantuan. 

Jarri mahaia, prestatu afaria eta jesarri ordenagailu aurrean gurekin saio berezi honetaz gozatzeko!

Argitaratze data: 2020/04/08

Etxetik atera ezinik gabiltzan arren, errimatzaile asegaitzok hitzordua dugu apirilaren 16an (osteguna) ASE BERTSOZen edizio berria martxan jartzeko. 20:00etan hasiko gara konektatzen, kantatzen eta hitzak neurtzen. Hori bai, Azebarrin barik, online elkartuko gara. Animoa loratuko dugu eta bertso usain ederra sarean barreiatuko!

Argitaratze data: 2020/04/04

Etxetik Etxera ekimenaren hurrengo saioa izango dugu apirilaren 5ean, igandea. 13:00etatik hasita, Jone Uria eta Aitor Sarriegi bertsolariek ibilbide birtuala egingo dute Euskal Herriko tabernetatik. Nahi duzuen pintxo eta edariak hartu eta zatozte gurekin poteatzera etxeko egongelatik atera gabe!