Gorlizko jaietan ere bertsotan!

Gorlizeko bertso saioa

Gorlizek zapia jantzi eta Santiago jaiak ospatuko ditu laster! Uztailaren 24tik 29ra Gorlizko kaleak ekitaldiz beteko dira: azokak, kontzertuak, puzgarriak, lehiaketak... Eta ez gara, ez, gu faltako! Uztailaren 28an, 19:00etan, Kerman Diaz, Uxue Alberdi, Aitor Mendiluze eta Julio Soto bertsotan arituko dira udaletxeko plazan.

 

Eguna: Uztailaren 28a, igandea

Tokia: Gorlizko udaletxe plaza

Ordua: 19:00

Bertsolariak:

  • Kerman Diaz 
  • Uxue Alberdi
  • Aitor Mendiluze  
  •  Julio Soto 

Gai-jartzaile:

  • Beñat Vidal