HERRIAREN MUNDIALA ETA MUNDIALAREN HERRIA!

2019ko Bertso Jaialdi Mundialaren kartela

Aurten ere ospatuko da Bertso Jaialdi Mundiala ostiralean, uztailaren 12, 21:00etan Muxikebarrin. Aurtengo gaia Herriaren Mundiala izango da, herriak Mundiala behar baitu, baina Mundialak herritarrak behar ditu! Horregatik, azken hilabete hauetan zuen gaiak eta galderak jaso ditugu sare sozialetan eta, horiei erantzuteko, gure artean izango ditugu Imanol Uria, Sustrai Colina, Julio Soto, Jon Maia, Alaia Martin eta Unai Iturriaga

 

Gonbidapenak Erromo eta Villamonteko kultur etxeetan eskura daitezke, lagun bakoitzeko gehienez 2. Edota egunean bertan Muxikebarrik lortu daitezke, nahiago izanez gero, txarteldegia saioa 19:30etan irekiko baitute.

 ALBEko Twitter-ean informazio gehiago daukazu eskuragarri

 

Eguna: Uztailaren 12a, ostirala

Tokia: Algortako Muxikebarri Zentroa (Getxo Antzoki ohia)

Ordua: 21:00

Bertsolariak:

  • Imanol Uria 
  • Sustrai Colina 
  • Julio Soto 
  • Jon Maia 
  • Alaia Martin 
  • Unai Iturriaga