JONE URIA TXAPELDUN URIBE KOSTAKO BERTSOLARI TXAPELKETAN!

Atzo, Jone Uriak irabazi zuen 2018ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa. ZORIONAK! Finala Nahikari Ayok gidatuta kantuan aritu ziren: Jone Uria, Imanol Uria, Paule Loizaga, Arrate Illaro, Peru Vidal eta Unai Mendiburu.

Buruz burukora Imanol Uria eta Jone Uria pasa ziren eta 673,50 puntu eskuratuta azkenean Jone Uriak lortu zuen txapela eta Miren Loizaga bertsolari sopeloztarra jantzi zion. 

Finalaurrekoak Olatz Larrinaga eta Miren Loizagak gidatu zituzten eta bertsolariek hurrengo lan puntuagarriak egin behar izan zituzten: Binaka, gaia emanda hiruna bertso zortziko nagusian eta beste hiruna zortziko txikian, eta bakarka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian eta hitza gaitzat emanda bertso bat neurri librean.

Horrela geratu zen fase honetako saio bakoitzaren sailkapena:

1. finalaurrekoa:

Paule Loizaga 301,50 puntu

Peru Vidal 297,50 puntu

Unai Mendiburu 291,50 puntu

Beñat Vidal 285 puntu

2. finalaurrekoa:

Jone Uria 339,50 puntu

Arrate Illaro 313,50 puntu

Ekaitz Larrazabal "Katxo" 284,50 puntu

Aritz Landeta 273,50 puntu

3. finalaurrekoa:

Imanol Uria 325,50 puntu

Inazio Vidal 289 puntu

Kerman Diaz 287 puntu

Itxaso Paya 282 puntu

Finalera Jone Uria, Imanol Uria, Paule Loizaga, Arrate Illaro, Peru Vidal eta Unai Mendiburu sailkatu ziren eta Nahikari Ayok gidatu zituen. Hemen hurrengo lanak egin zituzten: lehen atalean, binaka, gaia emanda hiruna bertso zortziko nagusian, beste hiruna zortziko txikian eta launa kopla; ondoren bakarka, gaia emanda bina bertso neurri librean. Buruz burukoa jokatu zutenek ordea, lan hauek ere egin zituzten: Binaka, gaia emanda hiruna bertso hamarreko txikian eta zortziko txikian puntuka, zortzi bertso osatu arte; eta gero kartzelako ariketa, bakarka, gaia emanda bina bertso neurri librean.

Horrela geratu zen finaleko saikapena:

Jone Uria 673,50 puntu

Imanol Uria 670,25 puntu

Arrate Illaro 383 puntu

Peru Vidal 359 puntu

Unai Mendiburu 346 puntu

Paule Loizaga 327,50 puntu

Txapelketa aurrera eraman ahal izateko ezinbestekoa izan da gai jartzaile taldean aritu diren Nahikari Ayo, Aitor Fdez. de Martikoena, German Kortabarria, Jon Amezaga, Olatz Larrinaga, Naiara Etxaiz, Miren Loizaga eta Goizalde Atxutegiren lana. Baita Joseba Santxoren gidaritzapean epaile lanetan aritu diren Josu Arroyo, Leire Iriondo, Aitor Fernandez Martikorena, Nagore Uribe-Etxebarria eta Araitz Lasa eta idazkari lanetan Karmele Elosegi eta Arkaitz Gomezen lana ere. Eskerrik asko!

TXAPELKETAREN SAILAKAPEN OROKORRA:

BERTSOLARIA

KANPORAKETAKO

PUNTUAK

FINALAURREKOKO

PUNTUAK

FINALEKO

PUNTUAK

 Jone Uria  - 339,50  673,50
 Imanol Uria  258 325,50   670,25
 Arrate Illaro 270  313,50 383
Peru Vidal  246,50  297,50  359
 Unai Mendiburu  268 291,50  346
 Paule Loizaga  269  301,50 327,5
 Inazio Vidal  247,50 289 -
 Kerman Diaz 248  287  -
 Beñat Vidal  239 285
 Ekaitz Larrazabal "Katxo"  248,50 284,50  -
 Itxaso Paya 238  282  -
 Aritz Landeta  224,50 273,50  -
Peru de Pedro 235,50  -  -
Maider Barañano 224  -  -
Naroa Torralba 212  -  -
Maialen Ruesgas 208,50  -
Daniel de Miguel 207,50  -  -
Iñigo Kortazar 196  -  -
Josu Landeta 190
Haritz Urrutikoetxea 190  -  -
Galder Bilbao " Txapi" 187,50  -
Xabi Sainz de la Maza 186,50  -
Peio Etxebarria 184  -  -
Irene Ezkurra 182,50  -
Xabier Albizu "Txuri" 179  -

 

Argazkiak eta bertsoaldiak ikusteko sakatu hemen.

Mikronika irakurtzeko sakatu hemen.