SOPELAKO PLAZA BELTZEKO FINALAREN APAR ZURIA

Martxoaren 9an Erandion hasi, 16an Algortan jarraitu, eta 24an Sopelaraino iritsi ginen, 2018ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari taxuzko amaiera emateko.

13:00etan abiatu ginen, Dunbala tabernan (lehengo Ortzadar dantzalekua zena), eta Beñatek, Peruk, Unai eta Paulek argi erakutsi zuten iluntzeko finalean sartzeko maila eta gogoa, Olatz gai-emaile zela.

Saioaren ostean, Artadi garagardotegira joan ginen, bazkari-legea egitera. 35 bat bertsozale batu ginen, eta ez daukagu jandakoaren kexarik. Giro ederra zabaldu genuen, Ander, Josu eta Gentzane soinulari-panderolarien laguntzaz.

17:00etan Laiak tabernan batu ginen, eta segida eman genion goizeko eta bazkalosteko martxa ederrari. Katxok, Jonek, Aritzek eta Arratek ere saio ederra burutu zuten, Miren gai-emaile zela.

19:00etan izan zen hirugarren fanalaurrekoa, Etxeki tabernan, eta han Inaziok, Kermanek, Imanolek eta Itxasok kantatu zuten, ondo kantatu ere! Han ere Mirenek gidatu zuen saioa, ohiko patxada eta eraginkortasunarekin. Saio haren amaieran jakin genuen nortzuek kantatuko zuten 22:00etan Plaza Beltza kulturgunean jokatzekoa zen finalean: Unaik, Paulek, Jonek, Imanolek, Peruk eta Arratek. A zer finala hangoa! Seirek izan zituzten une gogoangarriak, eta asko estutu zen buruz burukorako atea. Kontu egizue, Arrate buruz burukoan sartzeko puntu erdira lotu zen!

Azkenean, uriatar neba-arrebek jokatu zuten finalaren azken txanpa eta bertso itzelak bota ondoren, Jone jabetu zen uztai beltzaz, orain urte biko buru-janzki preziatuari eutsiz.
Finalean Nahikari aritu zen gai-emaile, eta txapela Mirenek jantzi zion Joneri, bertso hunkigarri bat bota ostean.

Gaiak oso onak, epaileak eta idazkariak fin-fin, eta entzuleak erabat ‘entregatuta’, Jonek bere azken agurrean esan zuen moduan.

Oso laburbilduta, hauexek da aurten Uribe Kostako Bertsolari Txapelketak utzi dizkigun datuak:

25 bertsolari, 12 antolatzaile, 8 gaijartzaile, 6 epaile, 2 dazkari, , 3 soinujole, 11 lokal/taberna, bertso-eskola oso bat eta ehundaka bertsozale, jarraitzaile eta hauspotzaile. Eskerrak ematen dizkizuegu den-denoi lerro hauetatik, egindako lan eskergagatik eta lanerako erakutsitako prestutasunagatik. Bai eta ZORIONIK ETA BEROENAK txapeldunari eta garaitiko guztiei ere, lortutako emaitza bikainagatik!!! HURRENGORA ARTE!!!