Aurten ere Algortako jaietan bertsoez gozatzeko aukera izango dugu uztailaren 30eko, 31ko eta abuztuaren 1eko bertso saioekin. Urtero bezala, 31n, San Inazio egunean, BERTSO MARATOIAren eguna izango da: eguerdiko saioaren ostean Gure Toki jatetxean bertso bazkaria izango dugu eta, amaitzeko, bertso poteo musikatua ordu txikiak arte. Anima zaitez eta eman izena!
Uztailaren 30ean, asteazkenean, Imanol Uria, Andoni Rekondo, Miren Artetxe eta Nerea Elustondo bertsolariak izango ditugu kantuan. 13:00etan hasiko da Kasinoko plazan, Oihan Diaz gai-jartzailearekin.
Uztailaren 31n, ostegunean, Jone Uria, Eneritz Artetxe, Beñat Gaztelumendi eta Sustrai Colina izango ditugu kantuan. Bertso saioa 13:00etan hasiko da Kasino plazan, Jon Amezaga gai-jartzailearekin. 14:30ean, Algortako Gure Toki jatetxean elkartuko gara bazkaltzeko eta Beñat Gaztelumendi eta Sustrai Colina bertsolarien bazkalosteko saioaz gozatzeko. Arratsaldean ere maratoiarekin jarraituko dugu: Algortako hainbat tabernetatik ibiliko gara bertso poteoan, Ander eta Gentzane trikitilari eta panderojoleen laguntzaz. Bazkariaren menua indabak eta makailoa piperrekin izango da, 15 euroan; eman izena 605704385 telefonoan edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. email helbidean.
Aurtengo Algortako saioei amaiera emango diegu abuztuaren 1ean, ostiralean. 13:00etan, Kasinoko plazan, kantuan izango ditugu Maialen Lujanbio, Oier Aizpurua, Maddi Ane Txoperena eta Etxahun Lekue bertsolariak, Jone Uria gai-jartzailearen gidaritzapean.