Gorlizko Santiago jaiak uztailaren 24an hasi eta lau egunez iraungo dute eta, azken egunean, uztailaren 28an, bertso saioa egongo da urtero lez. 19:00etan hasita, Imanol Uria, Xabat Illarregi, Saioa Alkaiza
eta Alaia Martin bertsolariak izango ditugu elizako plazan kantuan, Beñat Vidal gai-jartzaileak gidatuta.