Areetan bertsoz egingo diegu harrera Olentzero eta Mari Domingiri

Urtero bezala, Berantzagi Areetako Olentzero eta Mari Dominigiri harrera egiteko hainbat ekintza antolatu dituzte abenduaren 23an eta 24an. Horien artean, abenduaren 24an, 13:00etan, bertso saioa izango dugu Eskoletako enparantzan. June Diaz, Maialen lago, Peio Lago eta Naroa Torralba izango ditugu bertsotan, Aritz Landetak gidatuta. Aritzek eta Josu Landetak musika ere ekarriko dute, soinu eta panderoarekin.