Abenduaren 29an bertso poteoa egongo da Algortan

Urtea ondo amaitzeko, Abian kultur elkarteak eta ALBEk Bertso Katea antolatu dute abenduaren 29an, ostirala. Onintza Enbeita eta Joanes Illarregi bertsolariak kantuan izango ditugu Algortako Triku tabernan, 20:30ean hasita. Poteoa Abian kultur elkartean bertan amaituko da 21:45ak aldera.