Abenduaren 2an izango da azokako saioa Leioan

Leioako Nekazaritza eta abeltzaintza azokari hasiera bikaina emateko, aurreko egunean, abenduaren 2an, bertso saioa egongo da 19:00etan Bulebarrean.

Peru Vidal, Josune Aramendi, Unai Iturriaga eta Eli Pagola bertsolariek kantatuko dute, Beñat Vidal gai-jartzailearen gidaritzapean. 

 Bertso saioaren eta azokaren inguruko informazioa gehiago hemen irakurri dezakezue.