Abenduaren lehen egunean bertso saioa dago Sopelan

Uribe Kostako Mankomunitateak hainbat ekitaldi antolatu ditu Kulturaldian. Horien artean,  abenduaren 1ean bertso saioa daukagu Sopelako Kurtzio kultur etxean. 20:00etan hasita, kantuan izango ditugu Nerea Ibarzabal, Ane Labaka, Imanol Uria eta Sustrai Colina bertsolariak, Haritz Urrutikoetxea gai-jartzailearen esanetan. 

Saioa doan izango da, baina gonbidapenak esteka honetan edo Kurtzio Kultur-Etxean erreserbatu beharko dira.