23 talde lehiatuko dira Bizkaiko Taldekakoaren 3. edizioan. Martxoaren 25etik maiatzaren 13ra bitartean kanporaketa fasea jokatuko da eta 9 taldek kantatuko dute maiatzaren 28ko finalean. Uribe Kostako lau taldek hartuko dute parte: Tosu bizirik, Leioatik Leioara, Gerri maltxurrak eta Basordako piratak. Zorte on danori!
2017. urtean sortua, Bizkaiko Taldekakoaren helburua eskualdeako bertsolaritza indartzea da. Jai-giroa eta giro informala erabiliz, bertsolari berriei plazarako bidea erraztu eta Bizkaiko txapelketan parte ahrtzeko motibaziorik ez daukatenei bestelako aukera bat eskaini nahi die.
Informazio gehiago Bizkaiko Taldekakoaren webgunean