Uztailaren 24 eta 25ean bertso saioak Tellagorrin

Aurten Algortako saninazioetako kultur ekitaldiak udagoienera eroango direnez, ALBEk, bien bitarte honetan, bertso dosi bi txertatuko dizkigu Algortako Tellagorri plazan: uztailaren 24an Onintza Enbeita, Amets Arzallus, Ane Zuazubiskar eta Kerman Diaz bertsolariek kantatuko dute, eta 25ean Andoni Egaña, Erika Lagoma, Nerea Elustondo eta Imanol Uria izango ditugu bertsotan. Eman izena lehenbailehen!

Aforo murritzagatik eta segurtasuna bermatzeko, izena ematea ezinbestekoa izango da. Larunbateko saioa beteta dago, baina igandeko saioan lekua geratzen da oraindik. Deitu 605704385 zenbakira edo idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera. 

 

Algortakobertsosaioa24Algortakobertsosaioa25