Erika Lagoma

  • Eguna: uztailaren 25a

    Ordua: 13:00

    Lekua: Tellagorri plaza

    Bertsolariak: Andoni Egaña, Erika Lagoma, Nerea Elustondo eta Imanol Uria

    Gai-jartzailea: Beñat Vidal

    Izena emateko: 605704385 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

  • 2021ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa azaroaren 1ean jokatu da Altsasuko Iortia Kulturgunean. 17:30ean, 300 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Ekhiñe Zapiain Arlegi, Endika Legarra Nuin, Eneko Lazkoz Martinez, Erika Lagoma Pombar, Oier Lakuntza Irigoien eta Xabat Illarregi Marzol bertsolariak.

    Eneko Lazkoz izan da saioaren irabazlea 489 punturekin eta zuzenean pasako da azaroaren 28an jokatuko den finalera. Bigarreneta hirugarren Xabat Illarregi eta Erika Lagoma izan dira, hurrenez hurren, 465 eta 442 punturekin.

    Hurrengo finalaurrekoa Berriozarren izango da azaroaren 6an, Alazne Untxalo, Josu Sanjurjo, Julio Soto, Mikel Lasarte, Patxi Castillo eta Saioa Alkaiza bertsolariekin.

    Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.

  • 2021ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren final-laurdena urriaren 9an izan da Tafalla herriko zineman. 17:30ean, 150 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Alazne Untxalo Erregerena, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Eneko Lazkoz Martinez, Erika Lagoma Pombar, Saioa Alkaiza Guallar eta Urko Gartzia Aleman bertsolariak.

    Eneko Lazkoz izan da 357,5 punturekin saioaren irabazlea eta zuzenean sailkatuko da azaroaren 6an Berriozarren egingo den finalaurrekora. Saioa Alkaiza eta Erika Lagoma bigarrren eta hirugarren zian dira, hurrenez hurren.

    Hurrengo saioa Zangozan izango da urriaren 10ean,  Joanes Illarregi, Mikel Lasarte, Oier Lakuntza, Sarai Robles, Xabat Illarregieta Xabier Silveira bertsolariekin.

    Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.

  • Urteurren birala gura genuen, eta norabide horretan joan da, kontrako zentzuan baina!!! Guztiarekin ere, ez da sortu birusik gure bertso urteari patxadazko amaiera ematen galeraziko digunik. Abenduaren 13an (domeka), Fadurako kiroldegiko aretoan eta 11:00etan hasita gure ohiko ALBE GALA egingo dugu. 
  • Aurten Algortako saninazioetako kultur ekitaldiak udagoienera eroango direnez, ALBEk, bien bitarte honetan, bertso dosi bi txertatuko dizkigu Algortako Tellagorri plazan: uztailaren 24an Onintza Enbeita, Amets Arzallus, Ane Zuazubiskar eta Kerman Diaz bertsolariek kantatuko dute, eta 25ean Andoni Egaña, Erika Lagoma, Nerea Elustondo eta Imanol Uria izango ditugu bertsotan. Eman izena lehenbailehen!