JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Ohiturari eutsiz, hileko azken ostegunean Algortako Azebarri kultur txokoan daukagu hitzordua. Honako hau berezia izango da, 19:00etan TAROKA karta jokoaren aurkezpenarekin emango baitiogu hasiera Ase Bertsoz ekimenari. Anima zaitezte, bertsolari eta bertsozaleok, errima joko bertsoterikoaz asetzera!

  • Otsailetik maiatzera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburu nagusia. Ikusiko duzuenez, lauhileko bete-betea dator. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Gorde datak zuen egutegietan!

  • 2023ko hirugarren hilabetea bertso saio ezberdinez beteta dator. Hona hemen ALBEko bertsolariak non kantatuko duten hilabete honetan: 

  • Bertsotan ikasi nahi baduzu, oraintxe duzu aukera! ALBEren heldu hasiberrien taldean eta gazteen taldean izena emateko epea zabalik dago. Anima zaitez eta eman izena!

Hurrengo ekitaldiak:
25
Bizkaiganeko elkartasun jaialdiko bertso saioa
11:00etan
30
ASE BERTSOZ
20:00etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2023-03-20

Ohiturari eutsiz, hileko azken ostegunean Algortako Azebarri kultur txokoan daukagu hitzordua. Honako hau berezia izango da, 19:00etan TAROKA karta jokoaren aurkezpenarekin emango baitiogu hasiera Ase Bertsoz ekimenari. Anima zaitezte, bertsolari eta bertsozaleok, errima joko bertsoterikoaz asetzera!

Argitaratze data: 2023-03-02
Argitaratze data: 2023-02-21

Hilero bezala, ostegun honetan Azebarriko ateak zabalik izango ditugu bertso otordu batez gozatzeko. Anima zaitezte, bertsolari eta bertsozaleok, eta etorri inauteriak bertsoz ospatzera!

Argitaratze data: 2023-02-20

Abra Sariaren 22. edizioa Algortako Azebarri elkartean hasi zen otsailaren 17an, 19:00etan. Oso saio txukuna egin zuten bertsolari gazteek, Naroa Torralbaren gidaritzapean, bertan batu ziren entzuleen gozamenerako. Buruz burukora Maddi Aiestaran eta Maddi Agirre heldu ziren, baina azken honek jaso zituen puntu gehien azkenean. Zorionak Maddi!

Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022 Bilboko finalaurrekoa

 

BTN Bilbo

 

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa Bilbon jokatu da abenduaren 3an, Bizkaia frontoian. 3.600 bertsozale baino gehiagoren aurrean kantatu dute Aitor Mendiluze GonzalezAmets Arzallus AntiaMaddalen Arzallus AntiaJone Uria AlbizuriJoanes Illarregi Marzol eta Saioa Alkaiza Guallar bertsolariek, Idoia Anzorandia Kareaga gai-emailearen gidaritzapean.

 

Amets Arzallus izan da saioaren irabazlea, 662 punturekin. Aitor Mendiluze eta Jone Uria izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Saioaren sailkapena:

Amets Arzallus 662.00
Aitor Mendiluze 661.00
Jone Uria 637.50
Joanes Illarregi 621.00
Maddalen Arzallus 609.50
Saioa Alkaiza 608.50

 

Honekin, erabakita geratu da zeintzuk izango diren abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan kantatuko duten bertsolariak: Aitor Mendiluze Gonzalez, Alaia Martin Etxebeste, Amets Arzallus Antia, Beñat Gaztelumendi Arandia, Joanes Illarregi Marzol, Maialen Lujanbio Zugasti, Nerea Ibarzabal Salegi eta Sustrai Colina Acordarrementeria. 

Informazio gehiago txapelketaren webgunean.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: