BTNko FINALAURREKOEN AZKEN AURREKO SAIOA, AUPA JONE!

Igandean, azaroaren 26an, Donibane Lohizunen jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finlaurrekoen bigarren itzuliko bigarren saioa. Bertan kantatuko du ALBEko Jone Uria bertsolariak, Bastidako saioan lortutako puntuazioari esker. Aupa Jone! Saio honetan lortutako puntuen arabara lortuko du edo ez BTNko finalera sartzea. (Algortatik autobusa aterako da)

 Eguna: Azaroaren 26a, igandea

Tokia: Donibane Lohizune. Jai Alai

Ordua: 17:00

Bertsolariak:

Agin Laburu

Igor Elortza

Iñaki Apalategi

Jone Uria

Julio Soto

Maialen Lujanbio

 Informazio gehiago: bertsozale elkartearen atariko https://www.bertsozale.eus/eu/bertsolari-txapelketa-nagusia webgunean.

 

AUTOBUSA (10€):

Irteera: 13:30ean Algortako Telletxeko geltokitik

Buelta: Saioa bukatzean (21:00ak inguru).

Apuntatzeko: Idatzi/deitu 605 70 43 85 telefonora edo emaildu Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera