Eskolako emaitzak bat-batean

ALBEko bertsolari gazteek aspaldi-aspalditik hartzen izan dute parte BBK sariketan, eta baita hainbat txapel irabazi ere, taldekako lehiaketa ospetsu horretan. Batzuetan Uribe Kosta izenpean aurkezten izan dira. Bestetan Ipar Uribe moduan, Txorierriko eta Mungialdeko bertsolariren batekin elkartuta.