bizkaiko eskolartekoa

  • Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa joan den larunbatean jokatu zen, urriaren 17an. Bat-bateakoaren finala Arrigorriagan izan zen, eta aurtengo idatzizko txapelketa online egin da. Urtero bezala, ALBEko bertsolari gazteek hainbat sari etxeratu dituzte. Zorionak guztioi!

  • Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala maiatzaren 29an jokatuko da, Igorreko Lasarte aretoan. 11:30ean, zortzi finalistak hasiko dira lehian: Ander Sarriugarte, Araitz Katarain, Ixone Asategi, Izaro Bilbao, Janire Arrizabalaga, Jokin Ansotegi, eta ALBEko June Diaz eta Peio Lago. Sarrerak doakoak izango dira, baina aforo mugatua dela eta izena ematea ezinbestekoa izango da.

  • Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren kanporaketa saioak amaituta, urriaren 17an, larunbata, jokatuko da aurtengo finala. Kanporaketa saioetako irabazleak eta puntu gehien lortu zituzten hurrengo 5 bertsolari gazteek hartuko dute parte finalean. Horien artean, ALBEko June Diaz!

  • Maiatzaren 4an, 5ean eta 10ean Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako kanporaketak jokatuko dira. Parte hartuko duten bertsolarien artean, Oier Rementeria, Jare Torralba, Peio Lago, June Diaz eta Maialen Lago ALBEko gazteak egongo dira bertan, haien maila erakusten! Kanporaketen irabazleak maiatzaren 29an jokatuko den finalean lehiatuko dira.

  • Martxan dago 2020ko Bizkaiko Eskolarteko Bertsolaritza Txapelketa! Bizkaia osoko 28 parte hartzaile egongo dira txapelketan; horietatik 7 ALBEkoak dira. Aste honetan jokatuko dira kanporaketak, gaur, bihar eta ostiralean. 

  • Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala Igorren jokatu zen maiatzaren 29an. Araitz Katarain, Ixone Asategi, Izaro Bilbao, Janire Arrizabalaga, Jokin Ansotegi, eta ALBEko June Diaz, Maialen Lago eta Peio Lago bertsolariak lehiatu ziren larunbatean. Buruz burukora Janire eta June sailkatu ziren, Euskal Herriko Eskolarteko finalean lehiatzeko txartela lortuz. Azkenean, Janire Arrizabalagak jantzi zuen txapela, puntu gehien irabazi ostean. 

  • Atzo Bilboko Euskararen Etxean jokatu zen Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketaren bigarren kanporaketa. Andrea Bañuelos, June Diaz, Amaiur Galdos, Naia Martin, Maialen Lago, Goizane Saratxaga, Haizea Telleria eta Naia Ruiz De Arbulo bertsolari gazteek hartu zuten parte, eta June Diazek jaso zituen puntu gehien. Zorionak, June!