bertsozale elkartea

  • Irailaren 14an hasitahilabetez. 48 bertsolari. 16 saio. 16 epaile. 15 gaijartzaile. 4 idazkari. 100 urte dira Pello Errota bertsolari asteasuarra hil zela. Aukera polita haren alaba Mikaela Elizegi (Mikela Zintzarri) bertsolari asteasuarraren irudia eta lana nabarmentzeko. 

  • Atari berri bat jarri du martxan Bertsozale Elkarteak: Bertsoeskola.eus. Euskal Herri osoko bertso-eskolentzako topagunea izango da, edukia eta berriak partekatu eta zabaltzeko diseinatua.

     

  • Urria eta maiatza bitartean, Onintza Enbeitak gidatutako saioetara joanez bertsogintzari buruzko klase osagarriak hartzeko aukera izango dute 17 eta 23 bitarteko gazteek. Urriaren 16a arte dago irekita izena emateko epea.

  • Larunbatean, urtarrilaren 18an, Bertso Egunaren 51. edizioa egingo da Aramaion.

    Ibilbide gidatuak eta bertso bazkariak antolatu dituzte Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, Aramaioko Udala eta Aramaioko bertso eskolak, beste hainbat elkarteren laguntzaz.

  • Epailetza ikastaroa eskainiko du Bizakaiako Bertsozale elkarteak urriaren 16an eta 26anBilbon. Epaile izan nahi dutenei zuzendutako ikastaro sakona izango da, goizeko 9:00etatik 13:30etara. Izena emateko epea urriaren 13ra arte egongo da zabalik.

  • Asteongo zapatuan, hilak 7, eta aspaldiko ohiturari eutsiaz, urteroko Errioxaldia eratu dau Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. Plan benetan erakargarria bertsozale proaktibo zein bertsolari isilgaitzentzako!!!  Animatu, ba, mahastien erresumako bertsoen nahas-mahasean murgiltzera!!!


    Eguneko plana hamaiketakoa hartu, Guardian goiza pasatu, bazkaldu eta Bastidan arratsaldea pasatzea da. Hamaiketakoa eta bertaratzeko autobusa Elkartearen kontu izango dira.

    Prezioa 35€-koa da pertsona bakoitzeko, baina langabeatuentzat 20€ izango dira.

    Izena emateko Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi,  irailaren 5a, eguena, baino lehen. Hori bai, izena lehenbailehen emon behar da, autobusak jarleku kopuru mugatua deko eta.

  • Iraila uzta sasoia izaten da mahats munduan, baina baita bertsolaritzan ere, garai honetan bertso uzta ederra batu ohi delako urtero-urtero. Bestetik, ALBEko gure bertsolariak, etxean ez ezik, han hemengo plazetan ere aritzen direnez kantari, saio horien berri emango dizuegu, euren jardunbideari gertuagotik jarraitzeko modua izan dezazuen.

  • Arestian iragarri bezala, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak bertso epailetzaren inguruko ikastaro trinkoa eratu dau Bilbon, datorren zapatuan hasita. Joseba SantxoMirari Azula eta Iñaki Aurrekoetxea izango dira gidariak, eta ikusita jendearen interesa, antolatzaileek epea luzatzea erabaki dute.