JONE URIA IRABAZLE BBT-REN AZKEN FINALAURREKOAN!

ALBEko Jone Uriak irabazi eta Arrate Illarok seigarren egin zuen, abenduaren 1ean, Lekeition jokatutako Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoan. Santi Brouard kiroldegian eta Amaia Ugaldek gidatuta, oholtza gainean aritu ziren Ander Elortegi, Arrate Illaro, Etxahun Lekue, Ibon Ajuriagojeaskoa, Jone Uria eta Txaber Altube. Puntu gehien Jone Uriak batu zituen eta beraz finalerako txartela zuzenean lortu zuen. 

Lehenik zortziko handian, txikian eta gero hamarreko txikian binaka aritu ziren. Ondoren, bakarkako lanari heldu zioten, puntu-erantzunak lehenengo eta gaia emanda bukatzeko: Zuen begiradak gurutzatu dira. Urduri jarri zara.

Horrela geratu zen Lekeitioko finalaurrekoaren sailkapena:

Jone Uriak 508,5 puntu
Etxahun Lekuek 502 puntu
Ibon Ajuriagojeaskoak 468,5 puntu
Ander Elortegik 462,5 puntu
Txaber Altubek 457 puntu
Arrate Illarok 455 puntu

Epaile lanetan Ander Txakartegi, Iñaki Aurrekoetxea, Joseba Santxo, Leire Etxebarria, Mirari Azula eta Miriam Juaristi aritu ziren eta idazkari lanetan Itziar Basterretxea.

Saioaren ostean erabakita geratu zen finalean kantatuko duen zortzikotea: Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Jone Uria, Xabat Galletebeitia, Etxahun Lekue, Onintza Enbeita, Eneko Abasolo "Abarkas" eta Aitor Bizkarra.

Informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen.

Saioa entzuteko sakatu hemen.