Maddalen Ruesgas, Maider Barañano, Aritz Landeta, Paule Loizaga, Kerman Diaz eta Unai Mendiburu ALBEkideek parte hartu dute Bilboko sariketan. Azken hirurek abestu zuten finalean eta Unai izan da txapeldun. ZORIONAK!

Maddalen Ruesgas, Maider Barañano, Aritz Landeta, Paule Loizaga, Kerman Diaz eta Unai Mendiburu ALBEkideek parte hartu dute Bilboko sariketan. Azken hirurek abestu zuten finalean eta Unai izan da txapeldun. ZORIONAK!
70 bertsozale inguru bildu ziren Azebarri kulturgunean jokatutako XVIII. ABRA SARIA ikusteko. Unai Mendiburuk gidatuta, kantuan aritu ziren, Naroa Torralba, Aitor Ugarte, Elixabet Etxandi, Gorka Pagonabarraga, Ane Peñagarikano eta Xabat Illarregi. Azken honek irabazi zuen sariketa buruz burukoa Gorka Pagonabarragarekin jokatu ostean. Zorionak txapeldunari eta gainontzeko bertsolariei!
Urtarrilaren 29an abiatu ziren Bilboko bertso errondaren kanporaketak, eta dagoeneko hiru ALBEkide sartu zaizkigu otsailaren 28an jokatuko den finalean: Paule Loizaga, Kerman Diaz eta Unai Mendiburu. Eskolako Maddalen Ruesgas eta Maider Barañano ere oso fin aritu ziren. Honen 19an Aritz Landetaren txanda izango da. Ea finalera sartzea lortzen duen!
Bart -2019ko otsailaren 7an- zendu zen Jon Lopategi bertsolari txapeldun handia. ALBEk antolatutako hainbat saiotan kantatuta dago Jon, baina batez ere bertsogintzaren transmisioan egindako lanarengatik gogoratuko dugu. Gurean ere, Algortako San NIkolas eta Sopelako Ander Deuna ikastoletan aritu zen bertsolaritza irakasle, eta ALBEko gazte asko ere bere eskoletatik pasatakoak dira.
Erregu bakarra egiten dizugu, Jon, ALBEren izenean: zoazen lekura zoazela, segi bertso-kantari!
Azebarri elkartean izango da, otsailaren 22an. Bertso-afariaren prezioa 10€koa izango da eta izena emateko epea zabalik dago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 605 704 385