Argitaratze data: 2016/01/27

Denbora aurrera doa. Baita bertsolarientzat ere. Baina bertso-eskolen erreka biziak bertsolari berriak dakartza etengabe, gero bertso-plazetara itsasoratuko direnak. 2016ko otsailaren 12an, Algortako Azebarrin, Euskal Herriko bertsolari gazteen XV. ABRA SARIA izango da. Izan zaitezte bertso-itsasaldi berriaren lekuko bizi!

Erduze Azebarrira!!!

Argitaratze data: 2015/12/26

Ba ote dago bertso-urte berria hasteko era egokiagorik urtarrilaren 30eko BERTSO EGUNera joatea baino?  ALBEkook ezetz uste dugu, eta horregatik jakinarazten dizuegu Bizkaiko Bertsozale Elkarteak aurton ere autobusa antolatu duela Algortatik Dodonstiara joateko.

                                               ANIMATU eta ETORRI

Argitaratze data: 2015/11/24

Martitzenero 20:00etan, JON AURRE bertsolari beteranoa ALDAI patronatuan izan dugu bertsopaper klasikoak landuz. Izan ere, PAPERETIK AHORA ekimenaren bitartez, bertsokera klasikoaren onurak txertatu gura izan dizkiogu ALBEko bertsolarien etorriari. Apirilean emango diogu amaiera ekimen berezi honi, ESKERRIK ASKO JON!

Argitaratze data: 2015/12/12

Gure urteurren-urte hau benetan emankorra eta arrakastatsua izaten ari denez, amaiera ere halakoxea izatea gura genuke. Eta horrexegatik egin dugu ahalegin berezia aurtengo ALBE GALA 2015 ere bertso-festa alaia, koloretsua, eta partehartzailea izan dadin. Ez galdu zita historikoa!

Argitaratze data: 2015/10/23

Heldu da ikastetxeetatik plazara salto egiteko eguna. Giro onean eta ardura handiz ikasgelan landutako bertso-estrategiek lekua izango dute Areetako Andres Isasi Musika Eskolako eszenatokian, azaroaren 26an, ostegunean: bertsoak, bertso-jolasak, bertso musikatuak... Errepara diezaiogun gaztetxoon etorriari, laster Euskal Herri osoko plazetan kantari ikusiko ditugu-eta!

Argitaratze data: 2015/10/20

Dagoeneko hasita dago ALBEren ikasturte berria. Ohi bezala, asteartero biltzen hasi gara Itxasgane deitu ohi diogun lokalean. Martitzenetako dinamika honetan, hainbat talde ditugu. Deitu edo imeildu egiguzu, ea zein den zure nahi eta ezaugarrietara ondoen egokitzen dena. Eta ausartagoa bazara, erdu patxadaz edozein asteartetan. Hona hemen ekarri behar dituzunak: ideiak buruan, euskara ahoan, eta ondo pasatzeko gogoa. Hortik gorakoa gure kontu!