Argitaratze data: 2016/07/27

Aspaldikoa dugu Erromoko jaietako bertso-tradizioa, eta hori bertsozaleek ondotxo dakite. Horregatik hurbilduko dira bertara abuztuaren hasieran jai giroko bertso-eskaintza apartaz gozatzera. Eta zuk aukera hori galdu behar al duzu, kokolo horrek?

Argitaratze data: 2016/07/18

Today night at 21:30 there is going to be a bertso saio at Sopela's ANDER DEUNA School. The bertso fighters will be JOSU LANDETA, BEÑAT VIDAL, XABI DE LA MAZA eta GALDER BILBAO. The teenagers will be introducing the activity and preparing the topics. Waitting for you. In the mainhall at 21:30. Open doors. Everybody welcome.

Argitaratze data: 2016/07/15

San Inazio eguneko bertso-maratoiaren helmugara ondo iristeko, aurretiko entrenamendu gogorraz gain, egun bereko eguerdian bazkari ederra jateak berebiziko garrantzia dauka. Aurten aukera aparta daukazu Azebarrin Zebu eta Josetxoren sukaldaritza apartaz gozatzeko, kalitate-kantitate-prezio ezin egokiagoan. Eman izena lehenbailehen!

Argitaratze data: 2016/07/07

Oraindik ere Jaialdi Mundialaren aparretan gabiltzala, Algortako saninazioak ditugu ate-joka. Eta saninazioetan, ohiko legez, Aste Nagusi handien planteamendua: egunero bertsosaioa, kasinoko plazan eta eguerdiz. EH osoko bertsolariak, saio itzelak, eta bertso-giro parebakoa. Aipamen berezia, zelan ez, BERTSO MARATOIAri. Hasi berotze-ariketak egiten...

Argitaratze data: 2016/07/05

"Santiau paseu de eta, Santana geubien..." dio gure abesti mitikoak, eta santiagotarako bertso-plan ona gura badozu, jo Gorliz aldera, han aspalditik egiten dira-eta bertso jaialdi ederrak. Aurtengoa ere ez da makala, halandaze bertso onak entzutea AMETS baduzu, AITOR ezazu ez duzula PERU herrialderaino joan behar; Gorlizen bertan duzu bertso OIHANA. MIREN LOIZAGAk erakutsiko dizu bidea... 

Argitaratze data: 2016/06/27

Sopelako sanpedroak sonatuak ditugu eskualdean. Bertsoak ere ez dira arrotz kresala usaineko herri-jaiotan, baina aurton egun bitan egongo da bertsoak "arrantzatzeko" aukerarik. Zapatu goizerako saio itzela prestatu dugu, etxeko Paule Loizaga ere tartean dela. Eta domekan Paule bera eta Unai Mendiburu hor arituko zaizkigu, koadrillen sari-ematea bertsoekin edertuz. Txosnagunean itxarongo dizugu!!!