GORLIZKO SANTIAGOTAN ASPALDI DANIK BERTSOTAN!!!

"Santiau paseu de eta, Santana geubien..." dio gure abesti mitikoak, eta santiagotarako bertso-plan ona gura badozu, jo Gorliz aldera, han aspalditik egiten dira-eta bertso jaialdi ederrak. Aurtengoa ere ez da makala, halandaze bertso onak entzutea AMETS baduzu, AITOR ezazu ez duzula PERU herrialderaino joan behar; Gorlizen bertan duzu bertso OIHANA. MIREN LOIZAGAk erakutsiko dizu bidea... 

 

 

 

Eguna: Uztailaren 26a, asteartea

Ordua: 20:30

Tokia: Elizako plaza

Bertsolariak:

Amets Arzallus

Aitor Sarriegi

Oihana Iguaran

Peru Vidal

Gai-jartzailea: Miren Loizaga