Argitaratze data: 2017/06/23

Saio potentea prestatu dizuegu Leioan Donibane biharamunerako: Igor Elortza, Sustrai Colina, Oihana Iguaran eta Kerman Diaz, Beñat Vidalen esanetara. Datorren domekan, beraz, 13:30ean, Ikeabarri plaza bertso-doinuz jantziko da, sanjuan suen osteko giro magikoa oraindik ere airean dabilela. 

Argitaratze data: 2017/06/22

ALBEko gazteak gero eta plaza gehiago egiten dihardute, garabide egokian ari diren seinale. Donibane bezperan, Irene Ezkurra, Unai Mendiburu, Naroa Torralba, Maddalen Ruesgas, Kerman Diaz eta Paule Loizaga arituko dira bertsotan, su eta gar, Joseba Santxoren esanetara, Algortako San Nikolas plazan egingo den sanjuanadan. Gora gure gazte sutsuak!

Argitaratze data: 2017/06/20

Datorren domekan, bagilak 25, nekazaritza eta artisautza azoka garrantzitsua egongo da Barrikako San Juan jaietan, eta bertan izango dira ALBEko Iñigo Kortazar eta Galder Bilbao "Txapi" euron bertsoekin tradizio handiko feria janzten eta alaitzen. Hurreratu Udaletxeko plazara eta kontsumitu euskal produktua, ahoz eta belarriz!

Argitaratze data: 2017/06/13

Heldu da eguna, danok itxeroten genduna: ALBEguna!!! Bertso-txango parebakoa inguru zoragarrian, bertso-poteo bizia (frontoirako aukereagaz), bazkari ederra Ayoberri sagardotegian, bazkaloste bertsotsu luzea... eta inportanteena, buelta autobusean! Ez dogu gitxi gozatuko animaten gareanok! Ikusi aurtongo egitaraua...

Argitaratze data: 2017/06/12

Bertsosaio gogoangarriak ikusi ditu Algortako Portu Zaharreko Etxetxu plazak ALBEri puntako bertsolariak balkoi banatan kantuan ipintzea bururatu zitzaionetik, 1999. urtetik, alegia. Aurten Imanol Uria algortarrak eta Alaia Martin oiartzuarrak historia mitiko horren beste atal bat idatziko dute, gu guztiok lekuko garela!

Argitaratze data: 2017/06/06

ALBEko gazteek sari ugari batu dituzte idatzizko bertsoen atalean. Bat-batekoan Aritz Landeta, Maider Barañano eta Naroa Torralba aritu ziren ALBEren ordezkari, baina tamalez ez zuten lortu ez irabazterik, ezta Euskal Herrikorako txartela eskuratzerik ere. Hurrengoan lortu baietz!