BERTSO TXINPARTA GAZTEAK DONIBANE SUAREN INGURUAN

ALBEko gazteak gero eta plaza gehiago egiten dihardute, garabide egokian ari diren seinale. Donibane bezperan, Irene Ezkurra, Unai Mendiburu, Naroa Torralba, Maddalen Ruesgas, Kerman Diaz eta Paule Loizaga arituko dira bertsotan, su eta gar, Joseba Santxoren esanetara, Algortako San Nikolas plazan egingo den sanjuanadan. Gora gure gazte sutsuak!

 

 

Eguna: Ekainaren 23a, ostirala

Ordua: 20:00

Tokia: Algorta. San Nikolas plaza

Bertsolariak:

Irene Ezkurra

Naroa Torralba

Paule Loizaga

Kerman Diaz

Unai Mendiburu

Maddalen Ruesgas

Gai jartzailea: Joseba Santxo