Argitaratze data: 2020/02/07

Urte birik behin jokatu ohi da Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa, eta berez aurton tokatzen zen; baina parte hartzea are gehiago zabaltzeko asmoz, aurtengorako eta gure urteurrenaren aitzakian KOPLA LEHIAKETA berria egingo dugu. Gainera era askotara har daiteke parte. Informatu eta parte hartu!!! 

Atzean lotu dira 2015eko suak eta 2000ko kamisetak, urteurrenez ari garela, denbora arin igarotzen baita. Konturatu orduko, ALBEren 40. urteurrenean plantatu gara. Adinak ematen duen patxadaz ospatuko dugu urtebetetzea, baina lehiakortasuna DNAn daroagunez,  besteak beste, 40 orduz bertsotan izeneko erronka bota diogu geure buruari. Lagundu eiguzu goiari eusten!!!

Argitaratze data: 2020/02/03

Otsaileko hil labur honetan, ALBEko bertsolariek lehiaketa, lagun-arteko eta bertso-derbietan arituko dira Euskadin zehar, bertsozaleen gozamenerako.

Argitaratze data: 2020/01/31

Euskal Herri osoko bertsolari gazteak Algortan lehiatuko dira otsailaren 14an, ostirala, ALBEk antolatutako Abra Sariaren XIX. edizioan. Algortako Kasinoan, afari gozo-gozo baten ostean, 6 betsolariek haien trebezia erakutsiko dute oholtza gainean. Nork eramango ote du etxera txapela? 

Argitaratze data: 2020/01/21
Ohitura da Agate Deunaren bezperan elkartu eta kantatzea. Otsailaren 4an, zatoz gurekin eta Lauaxetako euskaltegiko kideekin batera Getxoko lurrak esnatzera! 
Argitaratze data: 2020/01/16

Larunbatean, urtarrilaren 18an, Bertso Egunaren 51. edizioa egingo da Aramaion.

Ibilbide gidatuak eta bertso bazkariak antolatu dituzte Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, Aramaioko Udala eta Aramaioko bertso eskolak, beste hainbat elkarteren laguntzaz.