2020ko Agate Deunako kanta-eskea

Ohitura da Agate Deunaren bezperan elkartu eta kantatzea. Otsailaren 4an, zatoz gurekin eta Lauaxetako euskaltegiko kideekin batera Getxoko lurrak esnatzera! 
Egun osoko plana izango da:
  • Goizeko  9:00etan Lauaxeta euskaltegian lotu eta Hezetasun auzotik eta Larrañazubiko baserrietatik emango dugu buelta.
  • Eguerdian,15:00etan, Gure Tokin bazkalduko dugu. 
  • Arratsaldean, 17:00etan, Getxoko Bentako baserrietatik buelta emango dugu.
  • Gauean, Algortako Salemen afalduko dugu.
ENTSEGUAK URTARRILAREN 21 ETA 28AN IZANGO DIRA, 20:00ETAN, ALDAI PATRONATUAN.

Jakin behar dugu zenbat egongo garen bazkarian eta afarian. Beraz, etortzekoak bazarete, esaiguzue urtarrilaren 29a baino lehen.