Argitaratze data: 2021/04/19

Orain dela bi urte berreskuratu genuen bertso bazkari klasiko hau, jatetxea vietnamitarrean. Iaz, berriz, onlineko bertso saioa izan zen. Aurten, udaberria gure inguruan loratzen ari dela ospatzeko, Fadurako jatetxean bazkaldu eta Ane Labaka eta Imanol Uriaren bertsoekin gozatuko dugu. Larunbatean, apirilaren 24an, 13:30ean elkartuko gara. Zeren zain zaude, eman izena lehenbailehen!

Argitaratze data: 2021/03/31
Argitaratze data: 2021/03/25

22. Korrika 2022. urtera atzeratzea erabaki da, baina euskara bultzatzeko hainbat ekitaldi antolatu dira hutsunea betetzeko. Horien artean, Erandioko udalak bertso saioa antolatu du martxoaren 28an, igandean. 12:30ean hasita, Onintza Enbeita eta Inazio Vidal arituko dira bertsotan Udaletxe aurreko karpan.

Argitaratze data: 2021/03/03

Euskara elkarteek euskararen biziberritzean azken hamarkadetan izan duten eraginaz mintzo da 30 urte mihigintzan, Txerra Rodriguezen liburuak. Martxoaren 11n, ostegunean, Azebarri Kultur Elkartean izango da aurkezpena, 19:00etan. Izena ematea ezinbestekoa izango da.

Argitaratze data: 2021/02/22

ALBEko bertsolariek martxoko hilabetea saio mota ezberdinez bete dute:  Bertsoz betetako martxoa izango da aurtengoa! ALBEko bertsolariek plazarik plaza ibiliko dira mota guztietako jaialdi eta saioetan kantatzen: Ez da Kasualitatea, Plazara! ekimena, bertso saio musikatuak, sariketak...

Argitaratze data: 2021/02/23

Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoak hitzordua dauka otsailaren 25an: Amets Arzallusek Miñan liburuaz egingo du berba 19:30ean, Erromoko Kultur Etxean. Solasaldian online parte hartzeko aukera ere badago, Jitsi plataformaren bidez. Presentzialki edo online parte hartzeko, aurretik izena ematea beharrezkoa izango da.