Argitaratze data: 2021/07/07

2020an jokatzekoa zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketa urriaren 3an hasiko da.  Txapelketan parte hartuko duten 44 bertsolarietatik, 8 ALBEko kideak dira: Jone Uria, Unai Mendiburu, Arrate Illaro, Imanol Uria, Inazio Vidal, Paule Loizaga, Peru de Pedro eta Peru Vidal

Argitaratze data: 2021/06/24

Asteartean, ekainaren 29an, bertso saioa egongo da Sopelako udaletxe ondoko berdegunean. Aitor Mendiluze, Oihana Bartra, Miren Artetxe eta Peru Irastorza bertsolariak kantuan arituko dira Naroa Torralbaren gidaritzapean. Saioa ikusteko ezinbestekoa izango da gonbidapena lortzea.

Argitaratze data: 2021/06/16

Argi Baltza Bertsolari Gazteen sariketako bigarren kanporaketan ALBEko Imanol Uria nagusitu zen, ekainaren 13an Gautegiz-Arteagan jokatu zen saioan. Imanolek oraindik fresko dauka Irurtzungo sariketan maiatzean bertan lortutako bigarren postua. Eutsi goranzko martxa horri, Imanol!

Argitaratze data: 2021/06/14
Aurten ere, urteroko legez, BERTSO JAIALDI MUNDIALA izango dugu uztailaren 14an, eta azkenaldian bezala, Muxikebarri antzokian egingo da.  Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi eta Unai Mendiburu bertsolariek maskarak kenduko dituzte esperimentazioa eta originaltasuna oinarri dituen jaialdia eskaintzeko.
 
Argitaratze data: 2021/06/11
Baraualdi baten ostean, atzera zabaldu zaigu bertsoz asetzeko aukera parebakoa. ALBEkook, Azebarrikoekin elkarlanean, jarraipena emango diogu bertsolarien eta bertsozaleen arteko bertso-ekimen mamitsu bezain arrakastatsu honi. Hileroko azken ostegunetako ohiturari eutsiz, ekainaren 24an Azebarrin nahi zaitugu, Donibaneko suaren inguruan bertso dantzan egiteko.
Argitaratze data: 2021/06/03

Ekainaren 3tik 6ra hainbat ekintza antolatu ditu Erandiogoikoko jai-batzordeak, jaiak ospatzeko. Horien artean, ekainaren 5ean, larunbatean, bertso saioa egongo da Goikolanda plazan. 18:00etan, Arrate Illaro, Inazio Vidal, Ander Elortegi eta Oihan Diaz bertsotan arituko dira, Xabi Sainz de la Mazaren gidaritzapean.