ALBEko bertsolariek Leitzako Bertso Sariketan hartuko dute parte

Leitzako bertso eskolak antolatuta, apiriletik maiatzera bitartean jokatuko da Mingañe Saltsan bertso sariketa. Apirilaren 29an, ALBEko bertsolariak diren Jone Uria eta Paule Loizaga lehen finalaurrekoan arituko dira kantuan, Eneko Lazkoz, Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Xabier Legarreta "Arano" eta Ander Fuentes "Itturri" bertsolariekin batera. Sarrerak salgai daude dagoeneko, anima zaitezte!

 

Sariketak hiru finalaurreko izango ditu:

1. finalaurrekoa: Apirilaren 29an, 21:00etan, Uitziko elkartean. Bertsolariak: Eneko Lazkoz, Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Jone Uria, Paule Loizaga, Xabier Legarreta "Arano" eta Ander Fuentes "Itturri". Sarrera: 20€

2. finalaurrekoa: Maiatzaren 6an, 21:00etan, Berastegiko aretoan. Bertsolariak: Josu Sanjurjo, Maddi Ane Txoperena, Asier Aspiroz, Jexux Mari Irazu, Sarai Robles eta Beñat Iguaran. Sarrera: 25€

3. finalaurrekoa: Maiatzaren 13an, 21:00etan, Aranoko elkartean. Bertsolariak: Aitor Etxebarriazarraga, Joanes Illarregi,  Oihana Bartra, Iban Urdangarin, Ekhiñe Zapiain eta Eneritz Artetxe. Sarrera: 25€

Finala maiatzaren 27an jokatuko da Leitzako Torrea tabernan. Informazio gehiago Leitzako bertso eskolako sare sozialetan.