Argitaratze data: 2022/06/01

Ekainetik irailera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Ikusiko duzuenez, lauhileko bete-betea dator, bertsoari dagokionez. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Gorde datak zuen egutegietan!

Argitaratze data: 2022/05/23

Getxoko ikastetxeetan bertsolaritza ikasten diharduten ikasleak bertso plazara hurbiltzen ditu Eskolatik Plazara ekimenak. Aurtengoan, Areetako Andres Isasira bueltatuko gara ostegunean, maiatzaren 26an. Harrobiko bertsolariak Andoni Egaña eta Kerman Diaz izango dituzte bidelagun.

Argitaratze data: 2022/05/24

Hemen da Ase Bertsoz, hileroko bertso hitzordua! Maiatzaren 26an, Azebarri kultur elkartean elkartuko gara larrosa, lili eta krabelinekin, ostegun honetako gaia loreak izango baita. 21:00etan hasita, otordu gozo batez eta bertso anitzez gozatzeko aukera izango dugu, beraz, animatu zaitezte bertsolari eta bertsozaleok!

Argitaratze data: 2022/05/13

Gaur, 17:00etan, Getxoko Andra Mariko jaietako txupinazoak ekitaldi gehienei hasiera emango dio. Igandean, maiatzaren 15ean, bertso saioa izango dugu kiroldegiko aparkalekuan. 12:30ean hasita, ALBEko bertsolariak izango ditugu kantuan: Inazio Vidal, Josu Landeta, June Diaz eta Unai Mendiburu. Imanol Uria izango da gai-jartzailea. Anima zaitezte!

Argitaratze data: 2022/05/03

Bertsolari gazteentzako bertso zirkuitua da Plazara!. Hilabetero Bizkaiko txoko ezberdinetan saioak antolatzen dira, eta aste honetan Uribe Kostaren txanda izango da. Ostegun arratsaldean, 19:00etan hasita, Abian Kultur Elkartean kantuan izango ditugu Eneko Aldana, Asier Alcedo, Peio Molinuevo, Peio Lago eta Paule Loizaga bertsolariak. Zatozte!