Ostegunean Getxoko bertso ikasleen ekitaldia Andres Isasin

Getxoko ikastetxeetan bertsolaritza ikasten diharduten ikasleak bertso plazara hurbiltzen ditu Eskolatik Plazara ekimenak. Aurtengoan, Areetako Andres Isasira bueltatuko gara ostegunean, maiatzaren 26an. Harrobiko bertsolariak Andoni Egaña eta Kerman Diaz izango dituzte bidelagun.

10:00etan hasiko da Andres Isasi musika eskolanJon Amezaga aurkezle eta Nahikari Ayo ikasle taldeen koordinatzaile direlarik. Eliteko bertsolari eta bertso ikasleen arteko zubia June Diaz ALBEko bertsolari gaztea izango da. 

Ekitaldian parte hartuko duten Getxoko hezkuntza zetroak hauek dira: San Nikolas Ikastola, J. Bta. Zabala Ikastetxea, Gobela Ikastola, Andra Mari Ikastetxea, Geroa Ikastola eta Zubileta Ikastetxea.